XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alan-bearrez, alkartasuna, batasuna ta euskera alde lan egitea, ondo, etorriko zalakoan, nire laguntza, aldi atako praille zuzendariari eskeiñi neutsan.

Entzun be ez motel, entzun be ez.

Ni baiño gazteago zan; gaur ez dakit nundik nora joanda dan, bere emazteagaz.

Aize barriak, ta gero kanpokoak etxera sartu ta etxekoak lantzarrean zear ei doaz.

Emen, be, bardin, jazo jatan.

Ta gaur, esker aundiak emon bearrean aurkitzen naz.

Batua-batua otska, emen, urten dau banatu banatuak.

Ta onen sustraia, nun ete dago?.

Jakitun asko dago gaur egunean euskaldunen artean.

Gauza txarra ez da, jakituri orrizkoa barik egizkoa izan ezkero.

Bizitza barriak bultz eragin bear deusku geure bizitzaren izate onetan.

Gaztetxo nintzanean, gaur beste jakitunkeri ez neban asmetan baiña izar on batzuk, bai, euskal jakintza arloan, dirdaitsu, agiri ziran.

Izar dizdiratsu orren argipean, ainbat lagun ari ziran euskal giro jatorrean lanean.

Geldi geldi, aizekeririk bage, aurrera, joiezan izkuntza bidean ta erri-bizia landuten.

Baiña aurrera ala atzera ala sasi artera, nora goazenik ba'ete dakigu?.

Antzik ezin emon dautsat.

Baztertugarriak garanok, zerbait ikusi, oartu ta ikasi al-izan dogu geure erriaren izakeran ta itz egikera saillean.

Erriko jendearen artean ta urteen joan-etorri ta bizitzako gora-berak bide direla, euskera giartsu ta jakintsua erabili da euskaldunen artean, probintzi batetik besterako alde ori bitartean dala.

Mesedegarri ala kaltegarri izan dan alde au, ez dakit.

Gure aurreko jakitunenak beti, ibili ziran bardintzeko gogotan eta lanean.

Baiña errien gogoak euren oituretatik aldatzea, erreza ez da.

Emen beste apurtze batzuk, errez, sortu eitekezan.

Lengo aldietan, geldiro geldiro, egiten joiana, orain, ots baten egin nai izan da, gogorkeriz bear ba-da.

Ta mendiak bera bizkor doana, errez, ostopoan jausten da.

Bizia gauza aundia da, zarra, gora-bera askogaz egiña.

Egun batetik bestera, beste jit bat emon nai izatea, egitu ezindako ametsa dirudi.

Zergaitik apurtu bear dogu gure erriaren izate zarra, berezkoa; berari ez dagokion zerbait ezarteko?.

Euskereak bere giroa dauka, bere mamiña, bizia, egia, joskerea, jantzia.

Gure lurra ta onen bizia maite dozuezanok, erriz bizi ta euskeraz mintzatu AGUR eta Karmel bezela.